AMA EUZKEREARIAZKEN AGURRA:Ill da euzkerea! ill da euzkerea betiko itxi dauz begiak... Negar Araba, negar Gipuzkoa Negar egin bei Bizkaia'k... Negar, naparrak, geure anaiak, ta euzkaldun Frantzia-koak! Neugas batera danok urratu sentimentuz soiñekoak; Eta nun dozuz, zeruko arbola, zuk bere jantzi orlegiak? zure erramok bulos dakustaz, igar, ta ezkur bageak: ai! mingarrias Gaztela-ko arrák jan dautsuz sustrai guztiak, baita biotza, baila barruak aza itxi ta besteak... Hemen, egin behar nuen biografia dago, nik nere aitonarena egin nuen, bere oroitzapenean. BIOGRAFIA: VASILE ROSCA
Vasile Rosca 1944-ko urtarrilaren 1ean jaio zen. Comuna Rosettin jaio zen, Rumanian, baina bizitza osoa Sulinan bizi iraun zuen, herri txiki bat da Itsaso Beltzaren ondoan, Danubio ibaiaren ertzean.. Hilabete batekin, Vasileren gurasoak ezin zuten etxebizitza bat ain garesti ordaindu, beraz Sulinara joan ziren bizitzera. Bere gurasoak biak kapitalekoak ziren, hau da, Bucarestekoak, ama Vasilica eta aita Nicolae.. Vasilekoso haurtzaroa zoriontsua bizi zuen, bi anaia zaharrago zeuzkan, bera zaintzen zutena. Zaharrena Gorge zuen izena (errumanieraz Gabe), eta bigarren anaia Nicolas zuen izena (errumanieraz Nicolae). Zazpi urte zeuzkane,an 1951ean, eskolara joaten hasi zen, eta arotza ikasten hasi zen txiki-txikitatik, baina hasi berria zen, eta denborarekin hobetzen joaten zen. Berak “școală copiilorren” ikasi zituen bere lehenengo sei urteak, eta institutora joan behar zuenean, Tulceara joan zen, Sulinan ez baizegoen institutorik, eta Tulcean internado batean egon zen lau urtez. Errumaniako institutoak nahiko gogorrak ziren, eta gauza asko egin behar zenituen, egunero platerak garbitu, beste ikaskideen oheak egin, etab… Baina institutoa egin zuen errepikatu gabe, eta bukatu zuenean, berriro Sulinara bueltatu zen. Denbora batean han egon zen, baina berriro Tulceara buletatu zen batxileratoa egiteko. Batxileratoa bukatu eta gero, Sulinara bueltatu zen eta lanean hasi zen, unibertsitatea egin gabe.i zen. Lan asko egin zituen, arotza izan zen, mekanikoa, eraikitzailea, etab… Baina denbora askoan itsasontzien buruzagia izan zen. Askotariko Itsasontziak eduki zituen: petroleroak, kargazko buqueak, garraio ontziak… Baina denak merkantzia-itsasontziak ziren. 1968an, bere emaztea ezagutu zuen. Vasile Tulcean zegoenean eta Sulinara bueltatzeko itsasontzi bat hartu behar zuen, eta Sulinara bueltatzeko bi hordu itxaron behar zituen, eta bakarrik zegoenez, neska batekin hitz egiten hasi zen, Vasilica izena zuen. Baina oso ondo eraman ziren, eta bidaia osoan hitz egiten jardun zuten. Neska bere herri berean bizi zen, eta esan egin zion zer kaletan bizi zen bere etxera jaoteko bizitatzera eta gehiago ezagutzeko.. Ala egin zuen, ia egunero bere etxera joaten zen, eta biak oso lagun minak egin ziren. Denbora pasa eta gero, biak maitemindu egin iren eta ateratzen hasi ziren. 1975ean, ezkondu egin ziren Sulinako elisan. 1980an, beraien lehenengo umea jaio zen, Georgiana izenekoa. Denbora pasa eta umea hazi egin zen, familia osoa baserri batean bizi ziren, oso familia zoriontsua zen, baiana Vasile asko edaten hasi zen, ezin zuen edateari geratu. Hainbeste urte edaten, gaixotasun asko eduki zituen, eta hospitalean askotan egon zen. Edateari laga egin zuen, ez zitzaion gustatzen nolako aurpegiarekin begiratzen zion bere alabak berari, eta penaz laga egin zuen. Georgiana hazi egin zen, 21 urterekin, 2001ean, ezkondu eta bere lehenengo alaba eduki zuen, Bianca. Vasile aitona bihurtu zen lehenengo aldiz, eta bere alabataz oso pozik zegoen. Bere alaba Espainiara bizitzera joan zen, Errumaniatik oso urruti, Georgianaren gizona han ari zen lanean, beraz bere alabarekin urruti bizitzera joan zen, bere gurasoak baserrian bakarrik lagatzen. 2010ean, medikoek diabetes detektatu zioten eta urte bat eta gero, hanka oso bat moztu izan behar izan zioten. Bere bizitza guztiz aldatu zuen, erruedazko aulkian egon behar zuen, ezin zuen berriro ibili, lana egin edo korrika egin. Baserrian kanpoan lana egitea hanka bat gabe oso zaila egin zitzaion beretzat eta bere emaztearentzat lana egitea egoera hortan, pastila asko hartzen zituen, eta neguan, elurra eta hotza egiten zuenean, ezin zuen kalera atera askotan, elurrak kaleak oztopatzen zituen eta erruedazko aulkiarekin ezin zuen ibili, eta muletekin ere ezin zuen ezer egin, zaharra zen eta azkar nekatzen zen. 2O12an, bere alabak bigarren umea eduki zuen, Luka izenarekin, bere bigarren biloba zen, baina berak ezin zuen Espainiara joan. Bere emaztea joan egiten zen Espainiara bere alaba eta bere bi ilobak ikustera, eta Vasile bakarrikan egoten zen etxean baserria zaintzen. Vasileren osasuna gero eta okerrago jartzen hasi zen eta gero eta ahulagoa zegoen, jada 70 urte zeuzkan. 2013ko apirilaren 16an, Vasile hil egin zen, bihotzeko bat eman zion gauean lo egiten hari zen bitartean. Ezin izan zuen bere bigarren biloba ikusi pertsonaz, bakarrik argazkietan ikusi zuen. Biancak pertsonaz hiru aldiz ikusi zuen, bitan txikia zenean eta azkenengo aldian hanka gabe zegoenean. Familia osoarentzat oso pena handi bat izan zen bera hiltzea, asko maite genion eta. Pakean deskantsatu dezala. Hemen, nik eta nere lagun batek aurkeztutako web-a da, Armiarma.eus izenekoa, hemen literaturari buruzko gauzak azter dezakezu, hitzaldiak noiz diren jakin ditzakezu, eta gainera historio osoan egon diren zientzialari, filosofo, literaturan lan egin zuten eta egiten ari diren pertsonaiak ere badaude. Animatu zaiten sartzera!!
http://armiarma.eus/ |
|